Saninaziyuek
: Leire Sarasua (Musika bandakoa)
«Jaietan egun osoa kalean ematen dugu»
Hamar-hamaika urte dira Leire Sarasua Herriko Bandako partaide dela. Zeharkako-txirula jotzen du.
Goizean goizetik Herriko Musika bandak kalea hartzen du Saninaziyuetan. Goiz eresiarekin hasita, jaietako hainbat unetako bigarren mailako protagonistak izaten dira musikariak. «Jendea ez da asko ohartzen, baina egun guztia kalean ematen dugu Saninaziyuetan; eskerrak hiru egun besterik ez diren», dio Leirek.
Unerik gogokoena txupinazoarena du, jende ugarik parte hartzen duelako : «Plaza beteta ikusi eta denak elkarrekin momentu horren zain; gainera, nolabait parte hartzen dut».
Jaietako unerik gogorrenak bezperan parranda egin eta goizean jeiki beharrekoak dira Leireren ustez. «Nik pare bat ordu behintzat lo egin behar izaten ditut; baina hala ere gogorra egiten da goizean jeiki, diana jo eta korporazioarekin elizara, ordu erdi libre, ondoren berriro jo, arratsaldean korridetara... Gogorra egiten da. Baina erritmo horretara azkenean ohitu egiten da bat», dio Leirek. Bandakideek haina jaiak ezagutzen dituen gutxi izango da, jaiak oso-osorik ezagutzen dituztelako, bertatik bertara, Leirek azaldu bezala: «Jaietan bandarekin egunez dagoen mugimendu guztia ikusten da, eta gauez parrandan. Baina bandan ez banu joko, egunez lo egingo nuke».
|