|
|
|
Iritziak
: Akuilua
Azpeitia, sasikumeak eta santuak
Fernando Morillo
Kostaldeko trenean izan zen. Egundoko etorria zuen agure bat eseri zen nire alboan eta hor aritu ginen solasean. Azpeitiarra nintzela jakitean, irribarre bihurria egin zuen. «Azpeitiarrak sasikumeak zarete». Hara agurearekin. Zera baino lasaiago esan zuen gainera. Eta gero diote gazteak lotsagabeak garela. «Zuen patroia, potroia izan zen lehenbizi. Gaztetan, hamaika parrandez gain, herri inguruko neska gehienekin jardun zuen». Eta esan gabe doa zertan. Azpeitiar asko santuaren ondorengo sasikoak izango lirateke.
Jakina. Horrek misterio ugari argitzen zituen. Inazioren odolak santu bokazioa txertatu du azpeitiarrongan. Horregatik izango gara herri mozkorrenetakoa. Hasteko, parranda eta haragia barra-barra, eta gero, denborarekin, santu. Gero, ordea. Oraingoz, nahikoa dugu lehenbizikoekin. Eta urte askotarako, espero.
Ondo pasa.
|