Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 14,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2000 »  Abuztua »  Iritziak »  ‘Ghost-busters’

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Iritziak : Amuko zubitik

‘Ghost-busters’

Joxe Luix Aizpuru

aninaziyuei buruz idazteko asmoa banuen ere, beste gertakari batek erakarri zuen nire atentzioa. Egutegiak uztail erdia zakarrontzira botata zuen eta jai usaina gero eta nabarmenagoa zen. Festen argazki-egitarau hiper garestia ere (lau milioi pezeta), gure etxeetara iristen hasia zen. Halako batean, tupustean, albiste batek herriko ‘bake soziala’ kulunkan jarri du. Gaztetxe zaharraren okupazioa dugula. Izpiritu maltzur guztiak biltzen dituen lokala ireki dutela berriro. Aintzinako mamuak atera dira iluntasunetik, uztaileko eguzki beroaz gozatzeko asmoz; urte ugari egonak dira harresiaren beste aldean, horma lodia hautsi ezinik.

Baina agintariak ez daude barkatzeko. Izurritea herri guztira hedatu aurretik neurriak hartu behar dituzte, eta zer hoberik, mamu-ehiztariei deitzea baino? Bi egun igaro ostean mamu-etxea argitzen hasi da, baina mamu-ehiztari txapel gorriek ez dute argitasun bera ikusten. Mamuak zapata kaxoi ilunean gorde nahi dituzte berriro, eta oraingoan, betirako ‘lurperatu’. Ez dute lan erraza, ordea. Zementoak eta blokeek, jadanik, ez dute balio: zirrikatu asko uzten dute. Burnia ere alferrikakoa da: eguzkiaren beroarekin gurina bezain biguina bihurtzen da. Mamuen maltzurkeriaz ohartarazi nahi dituzte herriko gazteak, baina hauek maite dituztela erakutsi dute. Ez dute langintza erraza gure ghostbusters-ek. Garai bateko xextrak bazterrean utzi, eta elkarrekin aritzea erabaki dute Erdi Kale beheko mamu maitaleek. Eta denok dakigu lanerako gogoa dagoenean, ez dagoela gainditu ezin den hesi edo blokerik.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak