Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abuztuek 30,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2000 »  Abuztua »  Iritziak »  Elosiaga

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Iritziak : Azketako ura

Elosiaga, urrutira joan gabe

Xabier Alday

Bizitza lekuz aldatzen doa urteekin; jada ez gara oroitzen aitzina Zelatun kokagune estrategikoa zela Gipuzkoan: berebiziko garrantzia zuen pasagunea izateaz gain, Urgul eta Itsasondoko gainetan pizten ziren suekin itsasoko trafikoa gidatzen zen erromatarren garaian. Lehenbizikoenetakoa izango zuten erromatarrek bertan jaso zuten porrota. Historiak, norbanako zein herri gisa, iraganeko hutsak errepikatze ez aldera adibide ugari eskaintzen dizkigu. Historiari heldu ahal izateko, ordea, aurrena bildu eta gorde egin behar, eta gure herrian bederen, Imanol Eliasen jardunaz gain, ez gara kezkatu gure ondarea jasotzen. Elosiaga bezalako auzoak ditut adibide. Kezkagarria litzateke norbaitek auzo hau ezagutu ez edo soilik bertako sagardotegiarekin nahastuko balu. Nabarmen behera egin duten baserrien izenekin fija zaitezte: zer esan nahi ote du mendi tartean ola kutsu industrialeko atzizkia duen baserri-izenak aurkitzeak; edo zaharrek entzun nahi dutenei kontatzen dizkieten txondorren zeremonialak; Markesko baserriaren izena eta kokagunearen bitxia, cromlech edo dolmenen antza izugarria zuten monumentu jada desagertuak, edo zenbait baserrietarako bideak erromatarren galtzadekin duen antzak. Zer pentsatua ematen du Akamendi izenak —zer akabatzen ote zuten mendi hartan?—. Makina bat sekretu gordetzen dizkigu oraindik herriko errejistro zibilak. Esaterako, orain anbulategia den aitzinako espetxean egondako bisitari ilustreen zerrenda. Zer pentsatua ematen du, bai: beharbada, konturatu gabe, gauzak oker egiten ari garela, erantzuna muturren aurrean genuelarik.

Ondo pasa Saninaziyuek!

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak