Hi heu!
: Jaime Amenabar
Nerea Uranga
Musikazalie. Julian Barrenetxea abesbatzakue, eta Zestoako Amaldan’e abesbatzan abesteu. Beti abeslari ibiliye da abesbatza desberdinetan. Baita musika eta euskara irakasle ere.
Nola definitzek eure burue: musikazale, kantante, irakasle...?
Neure burue definitzen etzekiñet. Musikan betianik aritu naun, oine musika irakasle asmotan estudiatzen ai naun. Oiñ euskara irakasten ai naun...
**Abesbatza batin baiño gehiotan habil, eztek hala?**
Beti bat baino gehiotan ibili naun, musika eskolan, Gipuzkoko gazte abesbatzan... Beti gustau ziten bat baino gehiotan abestie.
Ze ahotsetan abesten dek?
Ze korda?
Ba, bai hori dek.
Baritonue naun.
Hori ze korda dek, musikaz ezer gutxi dakigunontzat?
Oso grabie den, baño bajo-bajue ez daukena.
**Kantau bai, baño instrumentoik ez al dek iñoiz jo?**
Nei beti gustatu ziten korue. Instrumentue geroa hartu niñenan, pianue, eta ez oso gustoa. Beti gustau ziten gehiyo kantatzie, instrumentuk baño.
Eta abesbatzak zuzentzien kontu hori?
Ba ikastarotan hasi nindunan... Gero, Nerea zeonan zuzendari, lagun bat, eta honek sartu nindunan zuzentze kontuen. Bata bestien atzetik zetorren...
Respontsabilitate handiye al dek koruek zuzentzie?
Bai, usteñet baietz. Prestaketa partikularraz gaiñ, geo korukin beakin ein ber den. Normalien, nik mezak eta zuzentzen dizkiñet, eta mezetako uniek-eta... Gañea, batzutan inkomodore bai, denak ni baño zaharragoak ditun...
**Bodatan kantatzeko talde batien’e ibiltzeaiz?**
Beste talde batek eziñ eta geu juteko-ta, hola hasi gindunan...
Nola dik izena?
Cantabile, ‘c’-rekin italianoa dela uste baitiñet.
Eta hori?
Partiturak ekartzen diñe, nola kantau esatein, interpretatzeko modue. Gañea izena bea politte den.
Egunien zier, dutxan-ta kantatze al dek?
Keba, ez diñat abesten, etxien oso gutxitan abesten diñat. Examiñetan ta, oso-oso baju abesten jarduten diñat.
Festatan eztarriye zaitzeko ze in ber dek?
Festatan ezin den eztarriye zaitu, saiatzen gaitun baño... Onena bullaik ez ateatzie den. Saninaziyotan asko abesteñeu, iye egunero, ta azkeneako esaten dion eure buruari, bost axola zaidak!
|