|
|
|
Gutunak
Azpeitiko festak
Jon Aramendi
Denok dakigu Azpeitiko festak, saninaziyuek, oso festa tradizionalak direla, oso ofizialak, batere herrikoiak ez. Horretan hainbat arrazoik eragingo zuten bere garaian, baina ez naiz hortik joango. Galdera da: egiten al da ezer herritarrengandik gertuagoko festak egiteko? Udalak, azpeitiarron interesetan lan egiten duen gestio taldeak, egin al du ezer festa herrikoiagoak, karnabalen antzera, egiteko?
Eta erantzuna da: ez. Eta orduan, hurrengo galdera da: zergatik? Eta erantzuna: ez dutelako nahi; kanpora begirako festak direlako, eta kanpora begira itxura zaindu bai —programatik hasi eta plazako emanaldietaraino—, baina hortik aurrera gutxi egiten dutelako.
Erakunde ofizial batek bere bakardadean antolatutako zera batek herriaren apego handia lortzea ez da erreza, zaila dela esango nuke nik. Horregatik bultzatu beharko litzateke herritarren antolaketa lana; baina ez azkenengo momentuan, programari bisto buenoa emateko bakarrik, hasiera-hasieratik baizik. Mamiaz gain barrukoa zaintzen ez bada...
|