|
|
|
Erremonte txapelketa
: I. Inazio Deuna txapelketa jokoan da
Erremonteak lekua du festetan
Nerea Uranga
Saninazio jaietan lehen profesionalen erremonte txapelketa jokatuko da. Abuztuaren 1ean jokatuko dira finalak. Herriko bi gaztek debutatuko dute.
|
|
Prentsaren aurrean aurkeztu zen txapelketa.
(Nerea Uranga)
|
|
Herriko jaietako egitarauan erremonteak eta esku pilotak ere izango dute euren lekua. Udaleko Kirol Batzordeak Galarretako arduradunekin batera antolatuta, Lehen Inazio Deuna erremonte txapelketa jokatuko da Izarraitz pilotalekuan. Garai batean egin ohi zen txapelketa berriro antolatzeari ekin zaio. «Maiatza eta ekaina bitartean antolatu genituen erremonte txapelketek oso harrera ona izan zuten», azaldu zuen txapelketaren aurkezpenean Alejo Urangak, udaleko kirol batzordeburuak.
Inazio Deuna txapelketan herriko bi erremontistak jokatuko dute aurrenekoz: Xuban Oiarzabal Matxin III.-ak eta Igor Martinez Martinezek, herrian bertan aurkeztuko diren erremontista gazteek. «Azpimarratzekoa da Matxin III eta Martinezen debuta. Bi azpeitiar gazteak beren herrian hastekotan dira erremontean. Gaur arte Matxin bakarrik izan da bere herrian, Azpeitian, estreinatu dena, lehena eta bakarra. Orain hiru izango dira. Erremontea gustora egon daiteke; hemen erremontea etxean bezala sentitzen da, eta orain herriko festa nagusietan sartu da», izan ziren Juan Antonio Ercilla Galarretako arduradunaren aurkezpeneko hitzak.
Esku pilota
Izarraitz Pilotalekuan, jaietan, profesional mailako eskuzko pilota partiduak ikusteko parada ere izango da. Bertan, Asegarce eta Aspeko pilotariak arituko dira San Inazio bezperan eta egunean. «Saninazioetarako egitarau pilotazale eta askotarikoa bildu dugu, pilotarekin benetako konpromisoa hartuz. Hurrengo hilabeteetan ere antolatzen jarraitzeko asmoa dugu, indar eta ilusioz beterik, lanerako gogo biziz. Jaietarako antolatu duguna, pilotaren alde egiteko dugunaren adierazpena da», azaldu zuen aurkezpen egunean Alejo Uranga zinegotziak.
|