|
|
|
Udala
Txilin erakusketa Azpeitian
Udala
Ttuntturroek historian zehar izan zuten garrantzia aditzera ematen zuen erakusketa, Azpeitiko Udaleko Kultura Batzordea eta Hazparneko Eiartzea kultura etxeak antolatu zuten. Udaletxeko beheko solairuan kokatu zen, uztailaren 16tik 25era bitartean.
Erakusketa, 30 panelez osaturik egon zen, eta idatziak berriz, hiru hizkuntzetan jarri zituzten: euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez, kolorezko 200 argazkirekin batera. Ituren eta Zubietako ttuntturroak, beste hainbat pertsonai, Europa osoko ttuntturroen adibideak, gaiaren inguruko ikerketak eta sinbologia, Euskal Herriko ttuntturroei dagozkien ohituren berri... eman zuen Txilin erakusketak. Santiyo eguneko Hazparneko ttuntturroen eta Azpeitiko ttuntturroen kalejirarekin eman zitzaion amaiera erakusketari.
|