Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abuztuek 30,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2000 »  Abuztua »  Argazkilaritza »  Argazkia

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Erreportaia

Sanferminetako «ateak ireki» zizkion argazkia

  (Joxe Ramon Larrañaga)

Hiru urte daramatza Joxe Ramon Larrañagak argazkiak ateratzen sarferminetan Diario de Noticias egunkariarentzat, baina orain dela lau urtetik ari da han argazkiak ateratzen, bere kabuz joan baitzen orduan. «Nik asko ezagutzen diat Iruñea, gaztetan hemen egin nitian-eta estudioak. Sanferminetan alde zaharreko Casa Sixton lan egindakoa ere banauk. Behin soldadutza bukatu eta Pepe Gili kamera txiki bat erosi nioan, baina ez nian izaten aukerarik sarferminetara argazkiak ateratzera etortzeko, lanagatik. Irakasle hasi nintzenean, ordea, behin horrelaxe andreari esan nioan gogoa nuela txupinazora etortzeko. Udaletxe Plazan balkoi bat alokatu eta buruan nian argazki bat atera nian [goian ageri da]. Eta gero ezustea: neuk irabazi txupinazoko nazioarteko lehiaketa! Horrek ireki zizkidaan sarferminetako ateak», dio Joxe Ramonek.

Izan ere, saria hartzera joan zenean Diario de Noticias-ekoak joan zitzaizkion ea hurrengo sanferminetan beraiekin kolaboratzea gustatuko al litzaiokeen galdezka. Eta Joxe Ramonek baietz, «jakina». «Dirua, dirua, ez ditek diru asko ordaintzen, baina horren partez balkoietako paseak, zezenplazakoak, Udaletxe Plazakoak eta abar ematen ditiztek, eta horrek ez dik preziorik».

Orain bi urte kaleko lehiaketa irabazi zuen, eta orain zezenarena nahi du. «Baina dios, ezin diat lortu».

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak