Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 24,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2000 »  Uztaila »  Sabiņanigo

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Kirola : Txirrinduzaleen artean Quebrantahuesos moduan ezagutzen da

57 azpeitiarrek bukatu zuten Sabiņanigoko proba

Josu Azpillaga

200 kilometrotik gorakoa da Sabiņanigoko txirrindu proba. Azpeitiko ziklista ugarik parte hartzen du. Aurten ere gogor ibili dira azpeitiarrak Sabiņanigon.

Iagoba Iturzaeta, Sabiņanigon azpeitiarren artean lehena.
Iagoba Iturzaeta, Sabiņanigon azpeitiarren artean lehena..   
Axkiola, proban. Pantani dirudi.
Axkiola, proban. Pantani dirudi..   

Ekaina iritsi aurreko hilabeteetan ohi baino txirrinduzale gehiago somatu da Azpeiti inguruko errepideetan. Ohi baino bizkor eta serioago entrenatzen, gainera. Arrazoia nahikoa ezaguna da honez gero: txiirinduzaleen artean Quebrantahuesos bezala ezaguna den eta Huescako Sabiņanigo herrian ospatzen den proba, hain zuzen ere. Aurtengo edizioa ekainaren 17an izan zen.

Profesionalak izutzeko moduko gogortasuna

Berrehun kilometrotik gorako proba da Sabiņanigokoa, eta ibilbidean Piriniotako lau mendate gogor igaro behar izaten dituzte. Azken aurreko Portalet 29 kilometro luze da, eta Marie Blanque famatuak berriz %15 inguruko desnibelak ditu bere azken 4 kilometroetan. Baina ibilbidearen luzera eta gogortasuna gutxitxo nonbait, eta gehientsuenak erlojuari begira ematen dituzte pedalkadak.

Azpeititik zenbat joan diren jakiterik izan ez badugu ere, Edelweiss talde antolatzaileko partaide batek bukatu zutenen zerrenda eman dio UZTARRIAri: guztira 57 azpeitiarrek bukatu zuten; denera 4468 lagunek bukatu zuten Sabiņanigoko txirrindulari proba gogor eta exijentea.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak