|
|
|
Laburrak
: Erretratutan
Presoen eskubideen aldeko martxan azpeitiarrak
|
|
(Egunkaria)
|
|
Euskal Presoak Euskal Herrira Plataformak eta Senideak-ek antolatuta, ekain erdialdean presoen eskubideen alde Donibane Garazin (Nafarroa Beherea) hasi zen martxa herrira heldu zen uztailaren 3an. Herriko 68 taldek eraman zuten lekukoa, txandaka. Besteak beste, ikastetxeetako ikasle, guraso eta langileak, kirol taldeak, kultur taldeak, musikariak, elkarteak, sindikatuak eta hainbat tailerretako langilek parte hartu zuten. Ordea, herrian parte hartzeaz gain, orain egun batzuk martxa Nafarroan zela, Azpeititik autobus bat joan zen martxaren zati batean lekukoa eramatera. Argazkian, Nafarroara joan zen azpeitiarren taldea azaltzen da.
|