Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 5,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2000 »  Uztaila »  Kilometroak »  Lizaso

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

KMK´00 kantua : Xebaxtian Lizaso (Bertsolaria)

«KMk ikastolaren festa dela azpimarratu nahi izan dut»

Xebaxtian Lizaso bertsolaria eta Ikasberri ikastolako gurasoak egin ditu aurtengo kilometroetako kantuaren hitzak. Gero musika jarri zaie letrei.

 

**Zertan oinarritu zara KMK’00 ko kantuaren hitzak egiteko?**

Nik, letra hauek egiterakoan, Kilometro-ak ikastolaren festa dela azpimarratu nahi izan dut. Oraina eta geroa aipatzean ikastolaren filosofia azaldu nahi izan dut. Ikastola, euskara eta herria lotu nahi izan ditut. Gero, baita ere, aurtengo kilometroen kokalekua azaldu dut, eta horretarako Urola bailara aipatu dut.

Aurreneko aldia al duzu kantu baterako letra idazten duzuna edo sarritan idazten dituzu?

Bertsolariek eta trikitilariek askotan kantatu izan dute elkarrekin; trikitilariekin-eta ibilia naiz. Baina normalean alderantziz egin ohi da, lehenengo musika jartzen da, eta gero hitzak.

Ze iruditu zaizu azken emaitza?

Kantua polita gelditu da. Bertsioen artean, KMk-kin gehien identifikatzen zena hau zela-eta bertsio hau aukeratu zen.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak