|
|
|
KMK´00 kantua
Hitzak
|
|
Umeak grabazio gelan.
|
|
Hau da ikastolaren
festa nagusia,
ospatu gozatuaz
behar den guzia.
Kilometroak bi mila
jai bat biribila.
hau da garaia goazen
etorkizun bila.
Urola bihotzean
Urola ertzean
euskara mingainean
eta bihotzean.
Hau da ikastolaren...
Biharko helburuak
nahi ditugu jarri,
ikaslea helburu,
herria oinarri.
Etsi gabe lanean
jarraitu laguna
egusenti ondoren
baitator eguna.
Hau da ikastolaren...
Herri honen eguna
argitzen denean
argi egin dezala
denon barrenean.
Euskalduntze bidetik
ekin eta jarrai,
oraina geurea da
geroa ere bai.
Hau da ikastolaren
festa nagusia,
ospatu gozatuaz
ahal den guzia.
|