Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 11,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2000 »  Uztaila »  Kilometroak »  Imuntzo

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

KMK´00 kantua : Imuntzo (Soinujolea)

«Kristoren poza hartu genuen gure kantua aukeratu zutenean»

Imuntzo eta Beloki taldearen kantua hautatu da KMK’00 ko kantu bezala. Imuntzok berak egin du doinua, taldearen laguntzaz.

 

Zuretzat ustekabea izan al da aurtengo Kilometroetarako zuen kantua aukeratu izana?

Espero, gurea aukeratuko zutenik ez genuen espero. Esan zigutenean gurea aukeratu zutela, kristoren poza hartu genuen. Gainera, azkar esan ziguten, egun gutxi barru.

Zuk konposatu duzu kantua, ez da hala?

Nik egin nuen kanta eta gero taldean osatu genuen. Bakoitzak bere ideiak eman zituen.

Zuen estiloan sartzen da kantua, edota KMK tarako delako estiloa moldatu duzue?

Gure estiloa pixka bat sartzen da; reggae, ska, gero euskal kutsua ematea, eta umeen ahotsa hor egotea nahi izan dugu, azkenean ikastola baten ekintza zuzenean isladatzen duen gauza baita.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak