Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 5,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2000 »  Uztaila »  Kilometroak

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

KMK`00 kantua : Kilometroak’00-ko kantua entzungai dago jadanik

«Hau da ikastolaren...»

Nerea Uranga

KMK’00rako Imuntzo eta Belokiren kanta aukeratu dute aurkeztutakoen artean. Ekainaren 14-15ean grabatu zen Elkar-en. Ikasberri ikastolako haurrek eta txalapartariak ere parte hartu zuten grabaketan.

Imuntzo eta Beloki taldekoak, Kilometroetako doinuaren egileak
Imuntzo eta Beloki taldekoak, Kilometroetako doinuaren egileak.    (Imuntzo eta Beloki)

Plazan goizean goiz elkartu eta denak Donostiara bidean goaz, Elkar grabazio estudiora, aurtengo Kilometroetako kantua grabatzera. Bezperan Imuntzo eta Beloki taldeak grabatua zuen eurena, egun guzian aritu ziren horretan. «Nahiko azkar grabatu genituen; goizean 09:00tan etorri eta gida bat egin genuen, ondoren instrumentoak sartzen hasi ginen, eta gero ahotsak-eta aparte zuzendu genituen», kontatu digu Imuntzok itxarongelan gauden bitartean.

Itxarongelan Ikasberri ikastolako haurrak, neskak beti ere finagoak, multzoan jarri eta abestia entsaiatzen hasi dira; mutikoak berriz, kartatan jolasten.

Zurartean taldeko Oihana Elduaien eta Sergio Lamuedra txalapartariak izan dira grabatzera aurrena sartu direnak. Bitartean, haurrak irakasle eta gurasoekin bueltatxo bat ematera atera dira, apur bat distraitzeko asmotan.

Txalaparta mikrofonoz josita ekin zaio grabaketari: «Bukaera ez duzue batera egin», dio teknikoak. «Ohitu gabe gaude horrelakoetara», erantzun txalapartariek.

Txalaparta grabatu ostean txikienen txanda. Erdian mikroa dutela borobilean jarri, eta behin, bi aldiz, hirugarren aldiz ere, Hau da ikastolaren festa nagusia... kantatzeari ekin diote, dena emanda.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak