Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abuztuek 30,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2000 »  Uztaila »  Iritziak »  Burrunba

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Iritzia : Akuilua

Azpeitiarron burrunba

Fernando Morillo (Idazlea)

Lagun batek bere kezka azaldu zidan aurreko batean. Tabernetako musikari buruz jardun zuen. Musikaren bolumenaz. Herri guztietara hedatu da halako moda burrunbatsua, hori ezin uka. Baina haren ustetan —eta ez ziren gutxi bat zetozenak—, badirudi Azpeitian beste herrietan baino ozenago izaten dugula oraindik. Zergatia? Agian azpeitiarrok besteak baino gorragoak gara eta ondorioz bolumen altuagoa behar dugu musikaz gozatu ahal izateko. Posible da. Egon daiteke beste arrazoirik, ordea. Izan ere, beharbada tabernariek beraiek egiten diguten mesedea da. Agian konturatu dira gure gabezietako bat estal dezaketela horrela eta uste izan dute bolumena goratuz ez dela hainbeste nabarituko. Agian iruditu zaie, azken batean, Azpeitian ez dugula ezer askorik esateko. Edo esaten dugunak ez duela entzuterik ere merezi. Hala ote?

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak