Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 14,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2000 »  Uztaila »  Iritziak »  Zarata

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Iritzia : Azketako ura

Zarata

Jabier Altuna

Udal honen kezka handi bat kaleak garbi mantentzea dela ezin da ukatu; oso positiboa iruditzen zait kezka printzipioz eta berriz diot, gure narraztasuna garbi agerian lagatzen du udalak kaleen garbitasunei hainbeste medio dedikatu beharrak.

Beste kezka handi bat zarata dela dirudi; hain kezkatuta dago, herriko elkarte batean aparatua ipinarazi du zarata neurtzeko eta neurrian mantentzeko. Noski, hau egin badu norbaitek edo norbaitzuk kexatu direlako da; kexatzeko eta gauzak bere neurrian mantentzeko pertsona hauen eskubidea ere ezin da ukatu; (neurria non jartzen dugun beste kontu bat da; goian aipatu dudan elkarte horretan aparatu horrek demostratu omen du arrazoirik ez zeukatela kejatzen zenak/zirenak; elkarte horretan sortzen zen zarata neurri barruan zegoela alegia).

Baina goazen berriz harira; udala oso kezkatuta dagoela zaratak herritarrengan sortzen duen molestiarekin esan dut; baina, hau horrela bada ezin da ulertu, nik behintzat ezin dut ulertu, nola demontre bidaltzen dituen langileak goizeko 6:30etan pasakalea egitera makina zaratatsu eta beldurgarri horiekin. Despertadore beharrik ez daukagu, puntual-puntual etortzen da makina eta lasai egon, sin falta esnatuko zaitu-eta. Ez al da posible lan hori pixka bat atzeratzea?

Nire ustez, makina hauek eta musika taldeek sortzen duten zaratak legeak agindutakoa erraz pasatzen dute; beraz, eskatuko nioke udalari beste batzuetan betearazten saiatzen den legedia berak ere errespetatzeko; eta gutxienez atzeratu dezala pasakalearen ordutegia, batik bat asteburuetan.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak