Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 11,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2000 »  Uztaila »  Iritziak »  Txikitan...

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Iritzia : Amuko zubitik

Txikitan buru arina...

Alaitz Olaizola

Hamabost urte nituenean, dena banekiela uste izango nuen seguruenik. Orain, hamar urte beranduago, dena ez dakidala seguru-seguru egonda, jakiteko, bizitzea baino ez zaigula falta pentsatzen dut.

Hamabost urte genituenean, mundua jateko prest geunden, iraultzarako prest. Mila arrazoi somatzen genituen errebelatzera bultzatzen gintuztenak. Borrokarako arrazoiak topatzen genituen non nahi.

Garai hura pixka bat urrunagotik behatuta orain ezinbestez, bizi beharrekoak zirela uler dezaket, oraingoek bizi beharko dutela onar dezakedan bezala, baina argi daukat ere borrokarako arrazoiak beti eta denok izango ditugun arren, bronkarako sekula ez dagoela nahikoa fundamentu.

Duela egun gutxi, bi lagunekin gazteei buruz solasean aritu nintzen. Gazteak desmotibatuak daude, droga kontsumoak gora egin omen du nabarmen, irakaskuntzaren plan berriek ez dute mesederik egin… konforme. Baina ezin uler genezakeen nola zen posible antzerki emanaldiak erdi-erditik puskatu behar izatea mukitsu batzuk aktoreei sekulakoak esateaz gain, txikleak jaurtikitzeagatik. Ezin uler genezakeen non dagoen tabernetako komunetan txikizioa egitearen grazia, edota loreontzietako lore guztiak zapuztearen arrazoia.

Borrokarako gogoa dutenekin bat egiteko prest nago, bronkarako gogoa dutenei berriz, argi daukat: «Txikitan buru arina, handitan berdina».

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak