Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 24,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2000 »  Uztaila »  Hi heu!

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Hi heu! : Mailu Segurola

“Trikitiye eitet gustoana, moimientue eskatzeu ta gehiena nekatzeana da”

Nerea Uranga

Dantzaie. Itsasi dantza taldekue. Barriyuen dantzan hasi eta 8 urtekin hasi zan Itsasin dantzan ikisten, Gipuzkoko dantzak ditu gustukuenak, hankapuntten eiten dielako.

Mailu Segurola
Mailu Segurola.    (Nerea Uranga)

Dantzan ikustetik ezautzen zaitut? Itsasiko aktuaziotan ikusite alegiye.

Bai, urte asko damazkit dantzan. Oin dala 18 urte hasi nintzen Itsasin, 8 urte nauzkela. Lenuo barriyoko bat, Sahatsan zebilen eta harekin ibiltzen giñen dantzan ikisten. 8 urtearte ezintzan Itsasin hasi, eta bete nitunien hasi nintzen.

26 urtekin, Itsasiko dantzai zaharrenetakue zea.

Neskatan hiru gaude nere kintakoek, baina ni naiz zaharrena; mutilen artien bat dao zaharroue, Xabier, oin erakusten diguna.

Oraindik gazte eta zaharrena dantzan.

Jendie lagatzen jutea. Batzuk lagatzen hasi zien, gero grupokuek uzten badebe... Eta len ibiltzen zien pila bat ezkondute daude.

Aizpere dantzan ibiltzea, ezta?

Ni baino hiru urte beranduo hasi zan, 8 urtekin harere.

Zer daukebe euskal dantzak?

Hemengo dantzak die. Hemengo kulturako parte die, eta interesantie da jakitie. Kanpokuek ikusite geo polittek die guriek, hemen Euskal-herrikuek oso diferentiek die.

**Ez al dizu beñe tire beste dantza batzuk ikistie?**

Bai, beti auki det gogue, baño denboraik ez dauket. Tangue eta sevillanak ikistie gustako litzateke.

Zeatik, tangue ta sevillanak?

Ikusita tire itei be, eztakit zeba.

Preparaziyo fisikoik eskatze al du dantziek?

Oso goorra ezta. Kuestiyue da entsaiota jutie, bertan fondo bat hartzie, gero flexibilitatie ber da...

Honezkeo dantza pille bat jakingoituzu, ezta?

Bai, asko. Eta oin berriyek ikisten ai gea. Berriyek ikistie aliziente bat da, ilusiyue iteizu.

Zein dantza itezu gustoana.

Sueltue, arin arina ta trikitiye.

Ta hori?

Mobimiento gehiena exijitzen duna da eta gehiena nekatzen dan dantzie.

Eta dantzako janzkeran artien?

Erronkarikue.Elegante-elegantie da, gona morauekin, txaleko beltzakin...

Oin hasiko zaizue aktuaziyuen tenporadie, ezta?

Bai, azpeitiyen uztailien, Lizarran’e bai eta abuztuen Inglaterra guez.

Dantzan eskusan leku pila bat ezautuko zenitun...

Bai, iye Europa guztiye ezautzet.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak