|
|
|
Gutunak
Tabernetako bolumena
Iņigo Eizagirre
Kanpoan ikasten dugunok astebukaerak geratzen zaizkigu lagunekin gustora egoteko, batzuetan ezta hori ere. Lagunen berri jaso eta apur bat deskonektatu nahi izaten dugu, ikasketez ahaztu, baina larunbat gauetan, beheko zein goiko tabernatan ia ezinezkoa egiten da hitz egitea, musikaren bolumen altuegia delako gure herri honetan. Askotan tontoen moduan jarduten dugu lagunari buruarekin baiezka egiten, barre antzeko zerbait ezpainartean, aldamenekoak zer dioen entzuten ez dugula. Nik uste dut tabernariek errespetu gehiago gorde beharko lioketela jendeari.
|