Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 5,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2000 »  Uztaila »  Gutunak »  Iñaki Etxezarreta

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Gutunak

Iñaki Etxezarretaren aukera

Iñaki Odriozola

Lehengoan, oraintxe dela hilabete-edo, autoan nindoala Euskadi Irratia entzuten, Ramon Etxezarreta ari zen hizketan, astearteroko tertulian. Eta halako batean ezustean harrapatu gintuen entzule guztiok: tertulia utzi egiten zuela esan zuen Etxezarreta urrestildarrak. Izan ere, azken aldian bertan edo beste komunikabide batean esan dituenagatik presio gogorra ari omen da jasotzen (presoen solidarioak ondoan ditu maiz; Donostian bizi da Etxezarreta, eta zinegotzia da, PSE-EE alderdikoa).

Ez naiz sartuko jasotzen dituen «presioez» hitz egiten, baizik eta adierazpen askatasunaz eta adierazpena emateko aukeraz. Etxezarretak berak ederki jakingo du garai batean —EEko zinegotzia zenean Azpeitian— gaur egun baino zailagoa zitzaiola komunikabideen bidez bere iritzia jende askorengana heltzea, EE garai hartan —ustez— alderdi abertzalea zelako. Etxezarreta bera eta beste poltronero batzuk PSEra pasatu zirenetik, aukera handiagoa dute komunikabideen bitartez beren iritzia gizarteratzeko. Izan ere, zoritxarrez nagusi ditugu komunikabide Espainiazaleak (El Diario Vasco, adibidez). Baina Etxezarretak komunikabide Euskal Herria-zaleetan ere tokia izan du (Euskadi Irratian eta Egunkarian); orain, ordea, komunikabideok uztea erabaki du.

Ondo dago alderdi espainolistetako jendeak ere komunikabide abertzaleetan tokia izatea iritzia emateko, baina min ere ematen dit, komunikabide espainolek normalean ez dutelako gauza bera egiten abertzaleekin. Eta kasualitatea, egoera horren kontra ezer ez du egiten gure Etxezarretak. Eta gero aukera berdintasunaz hitz egin...

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak