Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 8,  ASTEAZKENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2000 »  Uztaila »  Gazte Astea

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Gazte Astea : Ohi bezala gazteen partehartzea nagusitu da

Gazte gunea kalean gazte astean

Idoia Mendizabal

Ohi bezala futbito finala Enparantza Nagusian jokatu zen. AGZ?! taldeak gazte gunearen gaia kaleratu nahi izan du gazte astean. Argirik ezak eta beroak eragin izan dute gazte astean.

Gazte eguneko manifestazioa
Gazte eguneko manifestazioa.    (AGZ?!)

Gazteen partehartzea nabarmena izan da, ohi bezala, aurten ere Azpeitian Gazteok Zer?!-ek antolatutako gazte astean. «Positiboa izan da partehartze aldetik, futbiton ohi bezala jende ugarik parte hartu du, gero argia joan izanak bertso saioa bertan behera uztera behartu gintuen, eta gazte egunean izugarrizko beroa egin zuen eta jende asko ez zen animatu futbito finala ikusteko. baina, iluntzean gazte gunea aldarrikatuz egin zen manifestazioan jende ugarik parte hartu zuen, baita afarian ere», dio AGZ?!-ko Enekok.

Gazte astean AGZ?! taldearen aldarrikapen nagusia gazte gunea beharra izan da, taldeak berak helburu du, gazteentzako gunea. «Gazte astean gazte gunearen kontua adierazi nahi izan dugu, gaia berriro kalera atera nahi izan dugu», dio Enekok.

Harremanak etenda

AGZ?! taldeak gazte gunea helburu, hainbat modu aztertu izan ditu gunea lortu ahal izateko. Hasera batean euren kontura lokal bat alokatu eta gazte gunea jartzeko moduak aztertzen ibili ziren, ordea, ezinezkoa zela-eta utzi zuten alokairuaren bidea. Bigarren moduari ekinez, udalarekin harremanetan jarri ziren eta bertan gazte gunearen proposamena aurkeztu zuten. «Proposamena eskatu ziguten udaletik, landu eta batzar irekian onartu ondoren udalean aurkeztu genuen», dio Enekok.

Baina AGZ?! taldearen esanetan udaletik ez dute erantzunik jaso eta beraiek aipatu izan duten hirugarren modu baten aldarrikapenak izan dira nagusi gazte astean. «Orain hiru hilabete aurkeztu genuen udaletxean gazte gunearen proposamena, beraien aldetik oraindik ez digute erantzunik eman eta alde horretatik udalarekin genituen harremanak pixka bat hautsita daude, gelditzen den bide bakarra okupazioarena da». Egun, AGZ?! taldea gazte gunea lortzeko jarri zituzten bideen artetik, azken bide bezala jarri zutena, okupazioarena, aztertzen ari da.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak