Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 5,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2000 »  Uztaila »  Eskalatzaileak »  Leire Agirre

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Erreportaia: Eskalatzaileak : Leire Agirre (Eskalatzailea)

«Lokal honetan asko dibertitu daiteke»

Leire Agirrek 25 urte ditu eta jada eskaladan nazioarteko 12 garaipen lortu ditu. Espainiako Txapelketa irabazi berri du eta herriko rokodromo berrian aurkitu dugu entrenatzen.

 

Txapelketen denboraldian zabiltza, ezta hala?

Azken lau asteburuotan lau txapelketa izan ditut: Portugalen, Euskadiko Txapelketa, Espainiako Kopako lehenengo froga Donostian, eta orain, berriz, boulderreko Espainiako txapelketatik etorri berri naiz Madrildik.

Eta zer moduz doaz txapelketak?

Hauetatik hiru irabazi ditut, Donostian bigarren gelditu naiz. Denok izaten dugu egun konkreturen bat hobeto edo okerrago gaudena. Iosune Bereziartuk parte hartzen zuenean bigarren postuetan ibiltzen nintzen, orduan dena ematen nuen. Orain berriz, ni lehenengo postua ziurtatzera noa, horrek exijentzi eta presio bat jartzen du.

Aurrera begira zer asmo dituzu?

Laster Munduko Kopako lehenengo froga dut, Alpeetan. Iaz 16. postua lortu nuen eta hori ziurtatu nahi dut.

Orain orduan, entrenamendu gogorrak egin beharko, ezta?

Ez, ez, orain ezin naiz asko entrenatu, lasai heldu behar baitut txapelketetara. Normalean, egun bat lehenago atseden eguna egiten dut.

Zeure kasa entrenatzen al zara?

Bartzelonako bat Espainiako selekziokoa da entrenatzailea, baina urteekin ere asko ikasten da eta gutxi gora-behera badakizu nola entrenatu. Orain Kirolgik, psikologoen laguntza-eta ematen digu eta hau oso ona iruditzen zait.

Lokalean egin duzuen rokodromoak zer suposatzen du, zuretzat?

Egundoko salbazioa da niretzat. Hiru hilabeteetan jardun dugu lanean, gogo handiarekin, bihotzez egin dugu eta azkenean entrenamendurako oso leku egoki bat prestatu dugu. Laguntza gutxi jaso dugu, baina, tira, nola bazkide asko nola garen, bakoitzari gutxi suposatzen digu. Lokal honetan asko dibertitu daiteke.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak