Erreportaia: Eskalatzaileak
: Kirol eskalada zaleek lokala prestatu dute
‘Freekien’ paradisuan zintzilik
Nerea Uranga
Orain hiru hilabete lanean hasi eta Ondarbide atzean alokatutako lokal batean, forma desberdinak ateraz 120 metroko rokrodromoa prestatu dute herriko gazte batzuek. 60 bazkide dira lokalean, ez bakarrik azpeitiarrak, azkoitiar eta zestoarrak ere badira. Patxi Usobiaga eibarko eskaltzaile ezaguna ere bertara etortzen da entrenatzera. Lan guztia beraiek egin dute; egitura eta margo lana.
|
|
(Iñaki Uranga)
|
|
|
|
Jolasa batzuentzat, afizioa besteentzat, bizioa beste hainbatentzat, eta bakarren batentzat berriz, bizimodua da eskalatzea.
Gustora daude, harro hiru hilabetetan elkarlanean, «denak zerbait jarri dugu» dio Joxe Luis Urkizu Beltza-k, egin duten rokodromoarekin. Ezinbestekoa izan baita alokairuan euren aldetik lokala hartu eta lanean hastea. «Lehen Sastreren-eta lokalean ibiltzen ginen talde bat, eta beste bat Kiroldegian, berriz. Denok elkartu eta lokalak ikusten hasi ginen. Honek neurriak-eta ematen zituen eta berau aukeratu eta lanean hasi ginen», dio Beltzak. Bera ibili da kapitain, lokala topatu, egitura egiteko egurrak ekarri eta bukatu duten arte. Orain ere, lokalera sartzen diren gazteei «azterketak zer moduz doaz?», galdetzen die Beltzak, errespetua sartuz bezala.
Elkartzeko gune, jolasleku eta entrenamenduetarako toki egoki bat prestatu dute hormako zintzilikario hauek. «Jolasean ibiltzea da, puzzlea osatzea bezala da, baten irudimenarekin denak ondo pasatzen dugu», dio Beltzak.
Beti norbait dago lokalean, baina ez dute ordutegirik, jende gehiena lanetik atera ondoren joaten da. Orduan beti bost lagunetik gora egoten da bertan.
Herrian afizio izugarria dago eskaladarekiko; gero eta gazte gehiagok egiten du kirol hau. Afizio honen nondik norakoak ere azaldu dizkigu Beltzak: «Afizioa, Sastreroari-eta eskerrak; berez Az-peitiko fanatismoa horiei esker hasi zen. Landak panel bat ikusi zuen eta montatu egin zen. Ni oraindik gazte nintzenean egurrezko takoak-eta egiten hasi nintzen. Gero Euskal Herriko Txapelketa izan zen herrian eta Kiroldegian rokodromoa egin zuten».
Maila ere ez da nolanahikoa herrikoa; Leire Agirre, Gorka Karapeto Kara, Beltza bera, Mikel Odriozola Plata... zazpi bat herrikide joaten dira txapelketetara, eta emaitzak ere bikainak izaten dituzte.
«Oinez ibiltzea ez da gure modalitatea, horman ibiltzea da gurea», dio Joxe Luis Urkizuk. Eskalada, mendizaletasuna, alpinismoa... horren inguruan badute hainbat zalaparta. «Gurea kirol eskalada da, beste modalitate bat», diote.
|