Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abuztuek 30,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2000 »  Ekaina »  Laburrak »  Solidarioak

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Laburrak : Erretratutan

Presoen alde solidarioak zubian zintzilikatu ziren

  (Nerea Uranga)

Presoen eskubideen alde maiatzaren 25an, Sanjuandegiko bidegurutzeko zubian zintzilikatu ziren presoen aldeko bi solidarioak. Biak soka bakarrari lotuta eta zubiaren alde banatan zintzilikatuta egon ziren ordu erdi pasa. Bitartean Azkoitirako bidegurutzea itxita izan zen. Ertzaintza etorri, soka moztu eta solidarioetako bat atxilotu zuen. Gauerdirako atxilotu zuten solidarioa libre utzi zuten. Presoen eskubideen alde, aste osoan zehar hainbat greba eta mobilizazio izan zen. Hainbat lantegi, taberna eta dendarik bat egin zuten lanuztearekin. EH-ko zinegotziak ere, bezperan konzentrazioa egin zuten plazan.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak