Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 14,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2000 »  Ekaina »  Jaiak »  Sanjuandegi

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Jaiak: Sanjuandegi : Hilaren lehen asteburuan dira jaiak

Sanjuandegin jai oparoak

Nerea Uranga

Sanjuandegiko festak ekainaren lehenengo asteburuan izango dira. Auzokoen laguntzaz antolatu ditu jaiak festa-batzordeak. Aurten ere auzo-bazkaria izango da.

Sanjuandegiko festetan jende ugari izaten da
Sanjuandegiko festetan jende ugari izaten da.   

Gustu guztietarako parada izango da sanjuandegiko jaietan, aukera zabala baita egitarauan; Haur parkea, auzo-bazkaria, karting-ak, txokolatada, sokamuturra, dantzariak, herri kirolak, Segabathor eta Lin Ton Taun musika taldeen kontzertua eta Kińu, Irailerako 6 eta Ciclon Trio taldeekin dantzaldia izango dira besteak beste.

Ordea, asteburuan ekitaldi garrantzitsuenak izango badira ere, aurreko asteetan auzoko txoko eta tabernetan ez da jai girorik falta izan, kontzertu, mus txapelketa-eta izan dira jaizale guztientzat.

Jai-batzordea lanean

Orain hiru urte Sanjuandegin jaiak antolatzeko eta lan egiteko batzordea sortu zen. «Orduan batzordeak hartu zuen jaiak antolatzeko ardura. Jaiak baino hilabete batzuk lehenago dei zabala egin genuen eta bertan lan egiteko prest agertu garenak bildu izan gara». Jaien aurretik bakarrik ez du lan egiten batzordeak, jaietan ere makina bat lan egin behar izaten dute batzordekideek: «Lan asko eta gauza asko egin behar izaten dira jaietan, goizeko zazpietan sokamuturrerako auzoko kaleak ixteko inork ez du gogorik izaten baina, itxi egin behar. Batzordeko kideok ondo pasatzeaz gain lan asko egiten dugu. Hala ere, jendea oso ondo portatzen da. Iazko jaien balantzea oso ona izan zen eta batzordeko giroa ere ona izan zen».

Jaietan auzolanean

Jaiak antolatzeko orduan diruak garrantzia handia izaten du. Urteak aurrera indar handiagoa eman nahi baitiote jaiei, auzora jende gehiago hurbilduz eta jendearen gustoko jaiak antolatuz. «Urtero udalaren dirulaguntza jasotzen dugu, gainera udalak barrakei kobratzen dien lurraren alokairuaren dirua ematen digu. Gure aldetik ere, dirua batzen ahalegintzen gara, zozketak-eta, auzoko taberna, denda eta elkarteek ere diruz laguntzen dute. Gero, jaietan dirua ateratzeko zenbait ekitaldi antolatzen ditugu, mus txapelketa, uso-tiroa eta porrak. Komertzio eta jendearen partaidetzari esker egiten dira jaiak».

Iaz Sanjuandegin aurrenekoz antolatu zen auzo bazkarian ia 200 pertsona izan ziren. Batzordekoak espero baino jende gehiago izan zen. Aurtengo jaietan auzo-bazkariari bultzada handiagoa eman nahi diote eta jende gehiago animatu nahi dute bazkaltzera. «Iaz 50 pertsona espero genituen eta 200 pertsona izan ziren bazkarian».

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak