Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 16,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2000 »  Ekaina »  Iritziak »  Uztaro

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Iritzia

Uztaro Haurtzaindegiak 25 urte

Uztaro Haurtzaindegia

 

Uztaro Haurtzaindegia, duela 25 urte sortutako elkartea da, garai hartako guraso talde batek zituen beharrei erantzuteko asmoz sortu zen. Duela 25 urte Urola Erdian beste tokietan bezalaxe emakume asko kanpoko lantokietan sartzen hasi zen. Ondorioz haurrak zaintzeko leku egoki bat bilatu nahi zen, eta horretarako Azpeitiko Jesus eta Maria komentuko beheko solairuan kokatu zuten haurtzaindegia.

Urte guzti hauetan gauzak asko aldatu dira gizartean, eta nola ez, hezkuntzan ere bai. Gaur oraindik garbi ikusten da herriak honelako haurtzaindegi baten beharra baduela, hau baita Urola Erdiko 0-3 urte arteko zentru bakarra.

Honen jarduera Urola Erdiko herri guztietara zabaldua dago, nahiz eta nagusiki Azpeitiko herrira izan.

Uztaro Haurtzaindegiaren helburu nagusia, 0-3 urte arteko umeentzako zerbitzu baten eskaintza sustatzea da, haur hauen beharrei erantzun orokor bat emanez, hau da: afektibitatea, elikadura, aisialdia, heziketa, eta abar. Adin honek haurraren garapenean zeresan handia duelako.

Zerbitzu hauek eskaintzen zaizkie nahi duten guraso guztiei, baina lehentasuna dute, bai lanarengatik, edo beste edozein arazogatik umeen ardura zuzena hartu ezin duten gurasoak, gurasoekin egon ezin diren denboran umearentzat toki eta giro egokia berau baita. Gizartea gero eta gehiago ohartzen ari da haurraren garapenerako adin honetan lortutako nortasun eta autonomi pertsonalaren arabera eskolaratze garaian ezberdintasun gu-txiago izango direla.

Hori kontutan izanik, Uztaro Haurtzaindegiaren zeregin nagusia haurrei erantzun orokor bat ematea da; hau da, nortasun eta autonomia pertsonala lor dezaten saiatzea, eta nola ez, harreman guzti horiek euskaraz ematen direnez gero, haurrak hizkuntza horretan trebatzen dira, bere gorputza ezagutu eta kontrolatuz, ingurune fisiko eta soziala ezagutuz, komunikazioa eta errepresentazioa aberastuz eta abar.

Hori guztia lortu ahal izateko bitarteko guztiak ditu: espazioak (gelak, ingurunea.....), irakasle espezializatuak, programak etapa bakoitzerako egokituak, mailakako programazioa, irteerak, festak...

Ezin ditugu aipatu gabe utzi haurtzaindegiak adin desberdinetan lantzen dituen jarduera egokiak: komunikazio jarduerak, plastika, psikomotrizidadea, musika, ekintza osagarriak (Santo Tomas, Olentzero, Sebastian deuna, Ihauteriak...).

Haurraren jarraipena zehatza da, beraien beharrak bete asmoz. Horretarako talde txikiekin lan egiten da eta haur bakoitzaren txostena prestatzen da, umearen garapenaren segimendua egiten delarik.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak