Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 11,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2000 »  Ekaina »  Iritziak »  Azpeitia salgai

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Iritzia : Akuilua

Azpeitia salgai

Fernando Morillo

Balkoi batetik zegoen zintzilikaturik. Ez ginen hasieran konturatu, kartelak ez baitzuen gure arretarik erakarri. Arrunta zirudien —arrunta bezain sinplea—. Batere xarmarik gabea. Hainbeste kartel dago gainera! Berehala ohartu zen norbait, ordea. Ez. Hura ez zen, inola ere, ohiko iragarki bat. «Ikusten?», oihukatu zuen hura seinalatuz. «Zer ikusi, baina?», erantzun genion, ez baikenuen ezer berezirik antzematen. «Irakurri, irakurri!».

Azpeitia salgai, zioen errotuluak. Besterik ez. Eta jarraian, telefono zenbakia zekarren. Joño, joño, Azpeitia salgai! Txantxetan hartu nahi izan genuen. Azpeitiarrok ere salmentaren barne egongo ote ginen? Izan zitekeen, bagenekien, baten batek kartela moldatzeko orduan egindako hanka sartzea. Hala ere... Barre egin bai, noski. Baina zenbakia hartu genuen badaezpada. Eta egia balitz...?

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak