Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 13,  ASTELEHENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2000 »  Ekaina »  Iritziak »  Eliza

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Iritzia : Amuko zubitik

Eliza eta marketina

Joxe Luix Aizpuru

Irudiaren gizartean gaudela esan ohi dute jakitunek; irudi batek mila hitz baino gehiago balio duela eta irudiaren indarraren ondoan alferrikakoa dela hitzaren trinkotasuna. Ikusi besterik ez dago komunikabideetan elizak ematen duen irudia, edo komunikabideok elizari ematen dioguna: Aita Santuaren aldian aldiko zentzugabekeriak, Aste Santuko ikuskizun turistikoak, edo zenbait arazo sozialen aurrean hartzen duen jarrera. Ez da erraza komunikabideetan horrelako irudia islatzen duen instituzio batean sinistea. Marketinaren zurrunbiloan bizi gara, baina ez dut uste gure eliza gehiegi konturatu denik oraindik.

Elizaren ingurumarian noizbait mugitu izan garenok beti esan izan dugu badela beste eliza bat; komunikabideetan agertzen ez dena: lan ixila, konstantea, eskerrik gabekoa eta ikusgarritasun gutxikoa egiten duena. Eliza horren berri eman behar da.

Gogoan dut Patxi eta Kepa apaizak Azpeitira etorri zirenean, Sanjuandegira esan beharko nuke hobe, non eta nola hasi ziren mezak ematen. Kaleko arropa arruntekin, kaņerietako zaratak entzuten ziren areto txiki batean. Baina esperientzia hark ez zuen asko iraun: lokala txiki geratu zen eta edadeko jendearentzat oso gogorra zen hura! Betiko eliza-tenplo hotz eta arruntera pasa ginen. Mamia bera izango da, batean eta bestean, baina azala ere zaindu behar da elizaren irudia onbideratu nahi bada, behintzat.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak