Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abuztuek 30,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2000 »  Ekaina »  Iritziak »  Falta direnak

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Iritzia : Azketako ura

Falta direnak

Xabier Alday

Azken egunotan itxaropenez betetzen gaituen balizko kultur etxea —egungo maizterren arabera katu etxea— izan dugu mintzagai, aurrekontuetan hitzeman zaiguna ez baitugu inoiz ahaztuko; kalean Euskara Elkarte bat sortzeko asmotan biltzera gonbidatzen gintuzten karteletaz hitz egin dugu.

Elkar entzuten ez genuela bolumena izugarri igotzen duten larunbat gauetako tabernetan jardun gara, kalean ezustean topatu ditugun ezagunekin hitz egin dugu, elkarrekin bildu ohi garen tabernatan berba egin dugu eguraldiaren gazi-gozoaz, bakarrizketan aritu gara autoan, irratia bolumen ozenean gindoazela. Km-k 00-ko hurrengo ekitaldiaz aritu gara, aurrekoak gainditzeaz gain hurrengo batzorde-antolatzaileari hautsi beharreko zenbat erronka zein-baino-zein-ikusgarriago ezarriko dizkion igarri asmoz. Hainbat egunez zerua estali digun keaz mintzatu gara, ibaian hilda agertutako arrainetaz, Xoxoteko festaz, Lagun Onak futbol taldeari buruzko liburua gazteleraz idaztea otu zaionaren gibelaren tamainaz. Edonoren aurrean, ezein ordutan, isildu gabe mintzatu gara maiatzeko jaunartzeetaz ere, Gabonen moduan izugarrizko oturuntza eta oparien txantaian oinarrituzera datorren festaburuaz. Besteentzako ziren opariei enbidiaz beha mintzatu gara, aspaldian inoiz gurekin bat egindakoak berriro urrun somatzen ditugulako. Ez dugu inoiz askatasuna opari eskatu, dagozkien eskubideak betetzea baino.

Mintzo ginen edonon lekuko genituen, gose-greban.

Azken egunotan oraindik besteetan baino apur bat biluziago, bakartiago sentitu gara.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak