Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 12,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2000 »  Ekaina »  Ibai-Eder »  Iritzia

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Ingurugiroa : Ibai_Eder

Berriro erre dute

Jexux Zelaia (Biologoa)

Erretako gunea Atxubiyan egindako neurketarako presaren azpitik zegoen, hortik behera zeuden hildako arrainak. Presaren ezkerreko horman bi ur-irteera daude, bata hodi handi eta borobila da, bestea karratua da, eta hormaren behean dago. Borobiletik ateratzen den ura askotan zikina da (txuriska eta aparrarekin) eta ibai ondoan uzten ditu hondakinak. Behekaldekotik itxuraz ur garbiagoa ateratzen da. Presa baino bost metro beherago eta baita ezker rean beste hondakin iturri bat dago sasi artean izkutatuta eta hiruetatik zikinena dirudi, hondakin beltzak uzten baititu.

1999an ere hortik behera azaldu ziren hildako arrainak, orduan milaka izan ziren eta tamainuz handiagoak. Oraindik ez omen dakite nork egin zuen kaltea. Ibaia errekuperatzen hasi denean, beste isurketa bat gertatu da, nahiz eta arrain gutxiago hil, kaltea handiagoa izango da, aurreko isurketan salbatu ziren gutxiak hemen joan zaizkigulako. Batzuetan hilketak prozesu naturalengatik gertatzen dira, baina hemen gertatu dena ez da horrela izan.

Urtebetean Ibai Eder inguruan aldaketa asko egin dira: ibai ertzetan beharrezkoak diren zuhaitz eta landareak mozten dira (Amueko zubi ondoko urte askotako makala bota dute), harrizko dikeak (Zubiolan) edo zulorik gabeko hormak egiteko (Atxubiyatik Landetaraino) eskabadorak ibai barruan sartuaz. Ibaiko harri guztiak mugitzen dituzte, ur-mailak aldatuz eta putzuak suntsituz, arrain eta hauentzat janaria diren intsektuen bizitzarekin bukatuz. Hori gutxi balitz, obra bukatzean ibaiaren hondoa laua uzten dute, gehienez 20 zentimetroko mailarekin eta arrainentzat (geratzen badira oraindik) izkutatzeko lekurik gabe.

Errezildik datorren errekaren egoera ez da hobea, jaiotzen denetik behera abereen txixa askotan botatzen dutelako,eta hori konpontzeko inork ez du ezer egiten.

  1. rako ibai eta erreka guztiak garbiak egon behar dutela esaten zuten. Horrela jarraitzen badugu gure ibaietan ez da harririk ere geratuko.

Kalte handia egin diote Ibai Ederri eta dirudienez, inori ez zaiola ajola. Honen konponbidea zaila izanik ere, horrelakoak berriro ez gertatzeko norbaitek (erakundeak) neurriak hartu behar ditu, kalte hau ezin delako diruarekin bakarrik konpondu, bestela gure Ibai Ederri izena aldatu eta Ibai Hila deitu beharko diogu.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak