Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 6,  ASTELEHENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2000 »  Ekaina »  Gutunak »  Oņeder

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Gutunak

Oņeder SA Basarten legez kanpo lanean

Santa Kutz-Basarte baserritarren elkartea

Martxoak 23an baserritarrok Oņeder SA-k Basarte Industrialdean duen enpresa martxan ari zela ikusi genuen, aurreko egunetan ere, bertan Oņederren kamioien joan-etorriak somatu genituen. Berehala, Azpeitiko Udalari eman genion aktibitatearen berri, enpresa honek ez baitauka altzairutegietako hauts arriskutsuak gorde edota erabiltzeko baimenik. Hautsok, osasuna eta ingurugiroarentzat arrisku handia suposatzen dute, zinka, beruna eta kadmioa bezalako hauts toxikoen kopuru handiez osatuak baitaude.

Gaiaren garrantzia ikusita, Azpeitiko Auzitegian parte eman genuen. Epaileak erregistratu eta Ertzaintzari laginak jasotzeko agindu zion.

Jose Mari Bastidak baserritarrekin izandako elkarrizketa batean esan bezala, udaltzainak txosten bat egin zuten, esanez langile batzuk enpresako materialea kamioi batean sartzen ari zirela-eta. Baina ez zuten laginik hartu. Enpresa desmontatzen ari zirela pentsatu, eta agian, mugimendu hauek positibotzat hartu beharko lirateke.

Dena dela, baserritarrak Azpeitiko Udalak hartu beharreko neurriak hartuko dituelakoan dago, ez baita Oņederrek legea hausten duen aurreneko aldia.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak