|
|
|
Gutunak
Aurrekontuak eta ideologia
Mikel Arregi
Uztarriako maiatzeko alean udal aurrekontuen gaian agertutako iritzi batez hitz egin nahi dut. EH-k egin proposamenaren aurrean, EAko zinegotziek erantzun dute “EHren proposamen asko zeharo ideologizatuak” daudela. Bejondeizuela! Udal aurrekontuak egiteko ardura hauteskunde batzuen ondorioz ‘adjudikatzen’ da. Eta hauteskunde guztietan, nik dakidala behintzat, jendeak bere ideologiaren araberako botoa ematen du. Azpeitiko EH-k ia hiru mila boto jaso baditu, jende kopuru hori aurrerakoia eta ezkerzalea dela suposa dezakegu. Herritar guztien interesak bai, baina beraiengan konfidantza jarri dutenen interesak babestuko dituen aurrekontu batzuek aurkeztea ere guztiz logikoa iruditzen zait. Edota EAk eta EAJk onartutako aurrekontuak ez daude ideologizatuak? Ez al dute euren politika ideologia zehatz baten arabera egiten? Honekin ez dut esan nahi herritar guztien interesak babestu behar ez direnik. Baina erabaki batzuen atzean beti ideologia egongo da. Ez ditzagun gauzak nahastu.
|