Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 7,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2000 »  Ekaina »  100 urte »  Txartela

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Antonia Nazabalen 100. urtebetetzea

Osakidetzako txartelarena

Tia Antxona, argazkiaren eskuin aldean, duela urte dezenteko argazki batean
Tia Antxona, argazkiaren eskuin aldean, duela urte dezenteko argazki batean.   

Tarteka-tarteka medikuarenetik bueltaren bat egin behar izaten du tia Antxonak ere. Eta han ere harrituta, hain ondo dagoelako. Duela hilabete batzuk, medikuak ikusi eta gero erizain bat papeleo kontuan hari zenean, honela esan omen zion tia Antxonari: «Aizu, Osakidetzako txartela gaizki daukazu, zure jaioteguna 1900 urtea dela jartzen du-eta». Eta tia Antxonaren erantzuna, berehalakoa: «ez, ez, ondo dago txartela, 1900 urtean jaio nintzen ni».

Erizaina seko harrituta, normala denez. Baina medikua bera ere harriturik dauka. Ez da denbora asko hurrengoa gertatu zela: garrantzi handirik gabeko arazoren bat zela-eta, medikuarengana joan ziren tia Antxona eta bere iloba Koro. Tia Antxonak, medikuari ze errezetatuko zion galdetu zionean, honen erantzuna ere berehalakoa: «Zer errezetatu? Zuk errezetatu beharko didazu zerbait, adin horretara hain ondo heltzeko...». Seko harrituta, bai, medikua bera ere.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak