Antonia Nazabalen 100. urtebetetzea
‘Iloveyou’ birusa eta beste
Gaur egungo teknologia berrikuntzekin nahikoa lan izaten du tia Antxonak. Baina ez zaizkio, ezta gutxiago ere, oharkabean pasatzen; Iloveyou birusa kasu.
Iragan asteetan txoko guztietan entzun genuen birus horren berri, kasik Gran Hermano bera baino gehiago. Eta tia Antxonak ere entzun zuen birusarena, nola zebilen batetik bestera, ia mundu osoan zabaltzeraino. Gehiegi ulertzen ez, baina bi gauza omen zituen argi: bata, birusa zela, alegia, kutsakorra; bestea, ordenagailu bidez kutsatzen zela iloveyou. Nahikoa beretzako. Etxeko ilobek ordenagailua hartzen zutenerako, tia Antxonaren errieta: «Ez ezazue ordenagailurik hartu, bestela birusa kutsatu eta medikuarengana joan beharko duzue-eta...».
Poltsikoko telefonoena ere ez du ondoegi ulertzen. Bera telefonista izandakoa da, eta badu nahikoa kezka: «Nola kobratuko du Telefonikak movilaren faktura aparatuarekin berarekin inolako lotura fisikorik izan gabe?».
|