Zu zeu!
: Amaia Garmendia
“Nere lehenengo gitarrie, attek starlux-eko puntuk osauta lortu nun”
Nerea Uranga
...eo Amaia gitarristie; gitarra irakasle, elizkaleko festak antolatzen, diskak banatzen, zezenketen kontra, hainbat saltsatan, antolatu eta lagundu asmoz betire...
|
|
Amaia Garmendia.
|
|
Noiz hasi zinen gitarrie jotzen?
Eskolan, Esklabetan, Hermana Maria Luisa Jimenezekin, han akorde batzuk ikixi genitun. Gero, telebisiyun bideo-ikastaro bat ikusi, ta erosi nun, liburuk erosi ditut ta neure era asko ikixi det.
Autodidaktie izentzea ordun.
Bai, pixket bai... gutxigorabehera. Gero, gure etxien’e beti eon da musike zaletasune. Guk denda bat geneuken Elizkalien, nik hamabi bat urte neuzkela. Ordun attek gitarra bat emantzin, Starlux-en puntuek osaute... gitarra txarra da.
Gordetzen al dezu?
Bai, oindik gordetzen det. Txarra da. Soka batzuk dauzke! Oso mattie det. Baño harekin ezerre jotzeik eztao.
Gitarrie jotzen urte mordoxka bat, ezta?
Hamar bat urte, lokalakin ta kondiziñotan ai naizela. Aurten ezkonduk’e badauzket ikasle.
Kantu zaharrak eo berriyek?
Danak. Igual geyo zaharrak, neuk geyo ezautzen ditutelako. Halare nik danetik erakusten ditut. Baño, ikasten ai dizenai geyo gustatzen zaizkiobe zaharrak: Laboa, Lete...
Amagar taldie zer izen da eta zer da zuretzat?
Nere biziko parte haundi bat. Lehen Amagar bikoa ginen, eta lengo urtetik diskue grabau genunetik Amagar taldea gera.
Amagarren hasierak nolakuek izen zien?
Bi ezagun ginen eta elkarrekin jotzen hasi ginen. Donostiyen Certamen de Interpretes de la Cancion-era presentau ginen eta lehenengo sariye jaso genun. Horrek aurrea segitzen lagundu zigun.
Lehengo urtien atea zenuten diskuk harrera ona izen al du?
Bai, ta oindike saltzeye. Gure betiko ilusiyue diskue ateratzie izen da. Ta ez da zeoze lortu deulako, gastuek kubritzeko lain in deu.
Emanaldiyekin segitzen al dezue?
Ez, bestie Deban bizi da-ta, entsaiuek eiteko-ta nahiko geixki ibiltzen ginen ta momentuen utzite daukeu.
Elizkale, elizkale, elizkaletarra zera geo zu?
Bai, bai, bertan jaio eta bertan hil.
Zer du ba kale horrek?
Ez dakit ba, jendie. Oindik mantendu iten da elizkalien balkoitik balkoira hitzeite hori ta saltsak kontatzie. Neretzako desberdine da.
**Zezenketen aurka’re gogor aritzen zera...**
Bai, bai, ta urte guziyen bizirik dauket hori, ez saninaziyotan bakarrik. Taurinuen begirazunek-ta izeten die, baño alkarri errespetu osoz.
|