Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 13,  ASTELEHENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2000 »  Maiatza »  Xoxote »  Landaketa

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Mendia : Xoxoteko eguna

Azketa eta Elurzulo arteko zuhaitz landaketa

Lagun Onak Mendi Bazkunakoak zuhaitzak landatzen
Lagun Onak Mendi Bazkunakoak zuhaitzak landatzen.    (Anjel Mari Etxeberria)

Lagun Onak Mendi Bazkunak zuhaitz landaketa egin zuen iaz ere urtero ohi bezala. Iazkoan Azketa eta Nebero (elurzulo) inguruetan landatu zituzten. Baina Xoxote Egunean landatu zituzten zuhaitzak errotik moztuak izan zirela ohartu ziren. «Elurzulo inguruko zenbait landare tubo azpitik moztuta agertu ziren. Egun batzuk beranduago jakinarazi ziguten hainbat zuhaitz ezola eta guzti atereak izan zirela». Hilabete beranduago antzeko ekintzen berri izan zuten mendizaleek. «Azkenengo ekintzak gertatu eta gero ohartu ginen Azketako bide ertzean landatutako zuhaitzak ez zutela denen oniritzia, zenbait jende zuhaitz landaketaren aurka zegoela». Lagun Onak M.B.k aitortu du zuhaitzak landatu aurretik lur jabeekin hitz egiterik ez zutela izan. Eta zuhaitz mozketak hasi ostean, eta lur jabeekin hitz egin ondoren, «denek ez zuten iritzi bera zuhaitzak landatzearen inguruan», diote mendizaleek.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak