|
|
|
Laburrak
: Erretratutan
EHEren oinezko martxa herrian
Euskal Herrian Euskaraz taldeak euskarak Euskal Herri osoan ofiziala izan behar duela aldarrikatzeko oinezko martxa herrian izan zen apirilaren 6an. Baionan hasi eta herriz herri ibili ondoren, Bilbon bukatu zen. Azpei-tian, ongi etorria Loiolako ibilbidean eman zitzaion. Trikitilari eta guzti herriko kaleetan barna ibili eta gero, Zestorako bidean epaitegi aurrean agurtu zuten martxa, txalaparta doinuak lagun. Azpeitiko Euskal Herrian Euskaraz-ek justizia arloan euskarak bizi duen diskriminazioa salatu zuen.
|