|
|
|
Laburrak
: Erretratutan
Udalbiltzak deituta Aberri Egunean ekitaldia
Udalbiltzak Aberri Egunean ekitaldi bateratuak ospatzeko deiarekin bat egin zuen Azpeitiko Udalak. Aberri Egunean plazan egin zen ekitaldi bateratuak herritarren presentzia izan zuen, baita udalean dauden alderdien ordezkari batzuena ere. Udal ordezkariak, udaletxeko balkoian bildu ziren eta handik agiria irakurri zuten. Euskal Herriaren eraikuntzaren beharra azpimarratu zuten. Goizean izan zen Azpeitiko ekitaldi hura —hala egin zen Euskal Herriko beste herrietan ere—, eta arratsalde partean alderdi abertzale bakoitzak nazio mailako bere ekitaldi propio egin zuen.
|