Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 24,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2000 »  Maiatza »  Kontseilua

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Euskara : Plan estrategikoaren azalpena egin zuen azpeitiarren aurrean

Kontseilua Azpeitian

Maite Etxaniz

Herriko talde, ikastetxe eta erakundeetako ordezkari ugari bildu zen apirilaren 14an Kontseiluaren bileran. Plan estrategikoa azaldu zuen Kontseiluak. Plana konpromiso garaian dago.

Kontseiluko Juan Mari Larrarte hitzaldian
Kontseiluko Juan Mari Larrarte hitzaldian.    (Iñaki Uranga)

Kontseilua herrian izan zen plan estrategikoaz hitz egiteko; Juan Mari Larrarte aritu zen hizketan. Hitzaldiak partaidetza zabala izan zuen, taldeetako, ikastetxeetako eta erakundeetakoak bildu baitziren.

Kontseiluko ordezkariak bi helbururekin egin zuen hitzaldia: batetik, plan estrategikoaren bilakaera azaldu zuen; bestetik, konpromisoak hartzera bultzatu asmoz aritu zen.

Larrarte Hego Euskal Herrian plan estrategikoak dituen puntu nagusien inguruan aritu zen: «Gurekin batera plan estrategikoa diseina zezaten gizarte eragileei deitu genien, herrialde bat baino gehiago biltzen dituzten gizarte eragileei. Guztira 700 bat dira». Iazko maiatzean, lau herrialdetan egindako sinadura ekitaldia eta metodologia-ri heldu zitzaion Kontseilutik: «700 elkarte hartu eta sektoreka banatu genituen, bost multzo nagusitan. Orain lan-talde bakoitzak bere sektorearen azterketa egin eta bere sektoreari dagokion proposamena egingo du», zioen Larrartek.

Metodologiari ekin ondoren, diseinu fasea dator, eta honek hiru une ditu: «Diagnosia, helburuak markatu eta helburuak betetzeko zer neurri hartu behar diren zehaztu. Dinamika hau gizarte ekimenetik sortu da, eta prozesua borondatekoa da». Hurrengo pausua konpromisoak hartzea da. «Konpromisoen garaian gaude maiatza erdi arte».

Haren hitzaldiaren ostean, herriko ordezkari batzuek hitz egin zuten Azpeitiko egoeraz, eta hil honen 10erako geratu ziren sakonago mintzatzeko. 20:00etan da bilera, Aitonenan.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak