Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 8,  ASTEAZKENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2000 »  Maiatza »  Iritziak »  Mendizaleak

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Iritzia : Akuilua

Mendizaleak eta menditarrak

Fernando Morillo

Lagun baten teoria bitxiaren arabera, mendizalea, mendia gozatzen eta errespetatzen duena da. Menditarrak berriz, berea balitz bezala tratatzen du, inoiz onartuko ez lukeen arren. Orain egun batzuk, Xoxoten nenbilela, motorista bat pasa zen nire albotik egundoko zarata atereaz eta alboko baserri bateko animalia guztiak aztoratuz. Handik pixka batera, berriro pasa zen. Eta berriro ere. Han zebilen beste mendizale batek eta nik elkarri begiratu genion. Ez zen hitzen beharrik egon jakiteko nondik sartuko geniokeen tipo hari motorra.

Hurrengo pasaldian, elastikoa ikusi genion. Xoxote irudikaturik, «Utzi bakean» zioen hura zen. Utzi bakean... Batzuetan gizatasunaz dimititzeko gogoa ematen du, eta basapizti bezala emateko izena. Odola behintzat odola izango litzateke, eta ez itxurakeriaz egindako likido zikina.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak