|
|
|
Iritzia
: Akuilua
Mendizaleak eta menditarrak
Fernando Morillo
Lagun baten teoria bitxiaren arabera, mendizalea, mendia gozatzen eta errespetatzen duena da. Menditarrak berriz, berea balitz bezala tratatzen du, inoiz onartuko ez lukeen arren.
Orain egun batzuk, Xoxoten nenbilela, motorista bat pasa zen nire albotik egundoko zarata atereaz eta alboko baserri bateko animalia guztiak aztoratuz. Handik pixka batera, berriro pasa zen. Eta berriro ere. Han zebilen beste mendizale batek eta nik elkarri begiratu genion. Ez zen hitzen beharrik egon jakiteko nondik sartuko geniokeen tipo hari motorra.
Hurrengo pasaldian, elastikoa ikusi genion. Xoxote irudikaturik, «Utzi bakean» zioen hura zen. Utzi bakean... Batzuetan gizatasunaz dimititzeko gogoa ematen du, eta basapizti bezala emateko izena. Odola behintzat odola izango litzateke, eta ez itxurakeriaz egindako likido zikina.
|