Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 4,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2000 »  Maiatza »  Iritziak »  Zaborra

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Iritzia : Amuko zubitik

Topo zaborrarekin

Alaitz Olaizola

Bi hilabetetik behin iritzi artikulu bat idazteko gonbidapena pasa zidatenean, ea zeri buruz aritu beharko nintzen galdetzean, herritarroi ikutzen zigun gairen bat jorratzea zela ideia jakinarazi zidaten. Nik, badakit zuzenki herriaz ez herriari dagokion ezertaz ez naizela aritu orain artean, orokortasunak dena biltzeko gaitasuna badu ere.

Hala ere, oraingo honetan, premiazko gaia deritzotenez aritzeko beharrean aurkitzen naiz. Sinets iezaidazue ez naizela bila aritu, non topatuko akatsa, saltsa edo bronka baina nahigabean topo egin dut zaborrarekin, eta zaborra diodanean, zaborraz ari naiz, astelehen goizero Goenako kanpan, aterpetxe inguruan, ikastola atarian zoritxarrez jaso beharrean aurkitzen garen zaborraz. Puritanoenak «cosas de hombres» deitzen diete, kultoek antisorgailuak eta gu bezalako jende arruntak kondoiak. Batzuk, mukizapietan biltzeko ardura hartu arren, lurrera botatzen dituzte. Beste batzuk, korapilotxo bat egiteko kortesia dute eta gehientsuenak, luze-luze paper mordo baten ondoan lurrean zabalduta uzten dituzte. Deskuidatzen denik ere bada eta izen abizenak jartzen dituen jadanik beharrezkoa ez zaien txartel edo paperak uzten dituzte ondoan. Hilabeteren buruan, astero jasoko ez balira, zabortegi berriak izango genituzke herrian, dugun bakarrarekin nahikoa izango ez bagenu bezala. «Ahal duenak baino gogoa duenak gehiago egiten omen du». Ba, gogoa baino ez zaiguk/n falta bazterrak txukunago izateko.

Ah! Ez bazenekiten ere, Control eta Durex dira markarik erabilienak eta tamalez, gure bazterrak gehien zikintzen dituztenak.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak