Gazteak
: Gazte gunea
Gazte gunearen proposamena
|
|
Azpeitian Gazteok Zer?! taldearen ekimen bateko une bat.
|
|
Azpeitian Gazteok Zer?!-ek udalera zuzendu duten gazte gunearen proposamenak jasotzen dituen puntu honokoak dira:
BEHARRA
Jubilatu eta umeek bezala elkartzeko gune baten beharra nabarmentzen da proposamenean. «Antolatzearen beharra» ikusten dute gazteek, talde antolatuen eraginkortasuna handitu eta zabaltzeko abantailak emango dituelakoan baitaude. Herriko gazte guztien erreferentzia-gune izatea lortuko duen gazte gunearen beharra ikusten dute.
AUTOANTOLAKETA
Herri baten biziraupenerako gazteria bizia eta aktiboa izan behar duela diote. Auto-antolaketa «erraztu eta bultzatu» beharra dagoela dio proposamen honek.
IZAERA
Herriko gazte guztiak bilduko dituen tokia izango da gunea, helburu ezberdinetara iristeko tresna izango dena. Irekia, gazte guztiek iritzia adierazteko eta agertzeko balioko duena. Gazteen interes eta sentsibilitate desberdinak potentziatuko dituena. Eta gune publikoa den heinean, udalaren laguntza jasoko duena.
ANTOLAKETA
Kokapena, alde zaharrean edo Errebalean izan behar du, gazteak hemen biltzen direla-eta. Gunearen egituraketa, funtzionamendua, ordutegia eta ekipamenduak zehaztuta daude.
|