Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 7,  ASTELEHENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2000 »  Maiatza »  Gazte gunea »  Gazte Astea

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Gazteak : Gazte gunea

Laugarren Gazte Astea aurki

 

Aurten Azpeitian Gazteok Zer?! taldeak maiatzaren 22tik 28ra IV. Gazte Astea ospatuko du. Gazte Aste hori taldearentzat aldarrikapenak kaleratzeko eta nolabait kurtsoari amaiera emateko modu bat da, gero oporraldia eta berriro uda pasatu ondoren ekingo baitie gaiak eskuartean landu eta ekintzak antolatzeari. Gazte astean 500 bat gaztek parte hartu ohi dute futbito txapelketan, hitzaldietan, afarian, kontzertuan eta abar.

Uztarriak eurekin hitz egin zuen unean, buru-belarri Gazte Astea prestatzen ari ziren AGZ taldekoak, zein musika talde ekarriko duten kontzerturako, hitzaldiak zeren inguruan eta non... Gazte Astean bukatuko da Futbito Txapelketa, urtero antolatu ohi dena eta arrakasta itzela izan ohi duena, emakumeen presentzia nahiko urria bada ere. «Iaz emakume talde bat aritu zen Futbito Txapelketan. Urtero egin ohi dugu ahalegina emakumeek parte har dezaten eta talde mixtoak sor daitezen, baina beti ez da gertatzen», diote Gazteok Zer?! taldekoek.

Futbito Txapelketako finalerdiak Gaztea Astean izango dira, eta finala larunbatean plazan. Ondoren gazteak beraiek prestatu ohi dute ehundaka pertsonentzako afaria eta azoka plaza hartzen da afaritarako.

Udaletik Aste Santuko oporraldian antolatutako Gazte Astearen inguruan koordinazio falta dagoela diote AGZekoek: «Guk urtero antolatu izan dugu Gaztea Astea eta aurten udaletik beste Gazte Aste bat antolatu da. Uste dugu hemen koordinazio eta komunikazio falta nabaria dela». AGZ taldekoak gazteak bere kasa antolatu beharra nabarmendu dute. «Udalak antolatu Gazte Astean, beraiek antolatutako gauzak eskaintzen dituzte».

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak