|
|
|
Loiolako basilika
Postuetakoak ez daude kezkatuta
Loiolako oroigarriak saltzen dituzten postuetakoak ez daude horrenbeste horrenbeste kezkatuta Loiolako basilika itxia izango dela-eta, haiek beraiek Uztarriari kontatu diotenez. «Etxe santua eta gainontzeko eraikinak ez dira itxiko, eta bisitariak etortzen jarraituko dutela uste dugu», diote. Loiolako era guzietako oroigarrien postuak ateak ireki berri samar dituzte eta orain izaten dute lan gehien. «Neguan hemen ez da ezer askorik egoten, udaberri aldera hasten dira eskoletako ibilaldiak eta bisitariak etortzen». Basilika ixtekoa dela badakite, kupula konpontzekotan direla ere bai, baina ez die gehiegi kezkatzen.
|