|
|
|
Loiolako basilika
Kupularen eraberritze lanak
Loiolako basilikaren egitasmoa 1681an Carlo Fontana arkitektu erromatarrak egina da. Harrezkero hainbat lan izan dira bertan bai barruan bai kanpoan. Eta kanpoaldeak behintzat itxuraldaketa nabarmena izan du. Kupularen azken eraberriketa lanak pasa den hamarkadan egin ziren. Kupularen kanpoaldea eraberritu zen eta burdinezko egitura batez indartu zen. Giorgio Croci injineru italiarraren taldea arduratu zen eraberritze lanez. Eraberritze lanak 1988-89 eta 1993-95 urte bitartean egin ziren. Garai horretan basilika inguruko eraberritze lanak ere egin ziren, kanpoaldea erabat itxuraldatuz. Loiolako basilikak kupula bikoitza du, kanpokoa kareharrizkoa da, Izarraitzeko kareharriarekin egina hain zuzen ere, eta barrukoa, berriz, harearrizkoa da egin zen garaian, hasieran Donostiatik ekarria eta gero Zumaia eta Getariatik ekarria.
|