|
|
|
Loiolako basilika
Urtean 300 mila bisitari
Loiolara bisitan datozenak ez dira Euskal Herritik etortzen direnak bakarrik. Munduko leku anitzetatik etortzen dira Loiola bisitatzera: Portugal, Ingalaterra, Italia, Japonia, Espainia, Frantzia, Polonia, Alemania, Txekiar Errepublika, Ipar eta Hego Korea eta Indonesia bezalako herrialdeetatik etortzen dira bisitan. Etxeberria jesuitak iaz 1.411 autobus zenbatu zituen guztira eta bere zenbakien arabera 70.000 bisitari inguru heldu zen autobusez Loiolara. Alde handiz bisitari gehien Frantziatik etorri zen. « Frantziatik jende asko etortzen da Loiolara, autobus gehien frantziarrekin etorri ohi dira, iaz 600 autobus izan ziren», dio Loiolako Santutegian informazioa ematen eta bisitariei agurra ematen arduratzen den Etxeberria jesuitak. Beren kasa autoz etorritako bisitariak ere asko dira. Etxeberriaren ustez, urtean 300 mila lagun etortzen da Loiolara.
|