Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 7,  ASTELEHENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2000 »  Apirila »  Udala

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Udala : EAJren eta EAren aldeko botoekin

Aurrekontua onartua

Nerea Uranga

w 2.561 milioi pezetako aurrekontua izango du Azpeitiko Udalak urte honetan w Beste 350 ere erabiliko dira erakunde batzuetarako w EAJk eta EAk eman diote baiezkoa aurrekontuari

 

Berandu, baina Azpeitiko Udalak ere jadanik badu 2000. urteko bere aurrekontua. Martxoaren 29ko udalbatzarrean onartu zen, hain zuzen, aurrekontua, Euzko Alderdi Jeltzalearen (EAJ) eta Eusko Alkartasunaren (EA) aldeko botoekin. Biek lau urteko hitzarmena dute udalean.

Euskal Herritarrok (EH) ez zen ados azaldu bi alderdi haiek aurkeztutako aurrekontuarekin, batzarrera eraman zituen bere proposamen batzuk, eta, gainera, EHk esan zuen ez zitzaiola ongi iruditzen EAJk eta EAk aurrekontua osatzeko prozesuan jarraitu duten bidearekin, ez omen diotelako aurretik ezer kontsultatu EHri. «Urtero espero izan dugu aurrekontua egiteko orduan geuk ere parte hartzea, baina aurten ere aurrekontua eginda aurkitu dugu», esan zuen Miren Odriozolak. Javier Beobidek (EA) erantzun zien EHkoei: «Aurrekontuen proposamena batzordeburuek egiten dituzte, bakoitzan bere batzordekoa, eta, beraz, lan hori geuri dagokigu. Batzordeetako bileran esaten direnak jasotzen dira, eta gero geuk biltzen ditugu, azkenik alkatetzatik eta udalbatzarretik pasatzeko eta onartzeko. Hemen banatzeko diru bat dago eta ahal den ondoen banatzen dugu diru hori guk».

  1. 561 milioiko aurrekontua

    Udalak, guztira, 2.907 milioi pezetako aurrekontua kudeatuko du urte honetan. Haietatik 2.561. 861.702 pezeta udalarenak bereak dira (hortik 122 milioi ondorengo arloetara bideratuko dira), eta beste milioietatik 226 Azpeitia Lantzen elkarte munizipalekoak dira, 105 milioi Lapatx Zabortegikoak, 10 milioi 4 R Fundaziokoak, 55 Euskara Patronatukoak eta 72 Kirol Patronatukoak.

Udalak berak 2.561 milioi pezeta horietatik 1.572 aurrekontu arrunt modura erabiliko ditu, eta beste 989 milioiak inbertsioetarako.

Legegintzaldi honetan hiru batzorde berri daude udalean (Ingurugiroa, Turismoa eta Komertzioa, eta Gazteria), eta aurrekontutik 110 milioi pezeta bideratu dira batzorde haietara.

EHk hainbat proposamen

EHk prozeduraren kontra iritzia azaltzeaz gain, hainbat proposamen ere azaldu zituen plenoan. Haien artean, herriko antolamendua egitearena, lehiaketa publikoa bidez. Jose Mari Bastida alkatearen ezezkoa jaso zuen: «Onerako edo txarrerako, herriko plana jada eginda dago». Bestetik, EHkoak ez ziren ados azaldu zine areto bat erostearekin, «San Agustin eta Basazabal baditugulako eta horiekin nahikoa delako». Aterperik gabeko igerilekuaren kontra ere azaldu ziren Euskal Herritarrok-eko sei zinegotziak.

EAJko eta EAko 11 kideak kontent azaldu ziren plenoaren bukaeran, eta haien artean oso gustura zen Nekane Larrańaga Kultura batzorderua, «iazko aurrekontuarekin alderatuz, aurten hogei milioi gehiago dituelako Kulturak, eta, gainera, Hirigintza Batzordetik dirua doa zire aretoa erosteko eta Basazabal berritzeko».

Zor gutxien Azpeitiak

Gipuzkoa Diputazioko Ogasun Sailak martxoaren hasieran emandako datuen arabera, Azpeitiko Udalak 1999. urtearen bukaeran 325 milioi pezetako zor «bizia» du; biztanleko 24.063 pezetakoa. 1998an guztira 405 milioiko zorra zuen. Azpeitikoa da Gipuzkoan bost mila biztanle dituzten herrien artetik zor gutxien duen udala.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak