Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 4,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2000 »  Apirila »  Maratoi erdia

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Kirola : Azkoitia-Azpeitia probakoak, «gustora»

Mila lortzea xede

Uztarria

Zazpigarren aldiz korritu da aurten Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia. Partehar-tzaileen marka hautsi zen, gainera: 827. Milako kopuruaren bila doaz antolatzaileak hurrengo urtean.

Gustora bukatu dute aurten ere Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiko antolatzaileak, ondo joan delako VII. edizioa (martxoaren 26an jokatu zen; Simon Kasimil izan zen gizonezkoetan irabazle, Rocio Rios emakumezkoetan). Eta gehiago nahi dute. «Aurten 827 partehartzaile izan dira, eta probako errekorra da hori. Baina gu milako kopuruaren bila goaz hurrengo urtean», esan digu Jose Mari Flores antolatzaileak.

Baina badituzte beste helburu batzuk ere. «Proba hau aitzakiatzat edo proba hau dela medio, Azkoitiko eta Azpeitiko jendeak atletismoa egin dezan bilatzen dugu. Eta garbi dago gure herrietako jende askok prestatzen duela proba hau».

Lasterketa herrikoia da maratoi erdia, baina puntako atletak ere ekartzen dituzte. «Eta segituko dugu ekartzen, kanpoan ere izena har dezan probak».

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak